
Janire Ugalde Psikologia
Hemen zuretzako garrantzitsua den prozesu bat hasten da, horregatik hasiera batetik lagunduta senti zaitezen nahi dut. Badakit pauso hau emateak zalantzak sor ditzakeela, edo ziurgabetasun pixka bat ere bai, horregatik nago hemen zuretzako errazago izateko.
Jarraian, modu argi eta errazean azalduko dizut nola has dezakezun zure prozesu terapeutikoa nirekin eta baita zeintzuk diren bakarkako terapiaren tarifak.
Bakarkako terapia
1
Formularioa bete
Nirekin prozesu terapeutiko bat hastea erabaki baduzu, behean agertzen den formularioan zure izen-abizenak, saioak egiteko izango zenukeen eskuragarritasuna eta kontsultaren arrazoia jakinarazi iezadazuz.
2
Zurekin jarriko naiz kontaktuan
Ez duzu ezer gehiagorik egin behar, 24-48 orduko epean zurekin harremanetan jarriko naiz lehenengo doako saiorako data adosteko.
3
Lehenengo kontsulta doan
20 minutuko lehen doako saioa telefonikoki burutuko da. Hemen, zure kontsultaren arrazoiak azaldu ahal izango dituzu baita zure helburu terapeutikoak zeintzuk diren adierazi ere. Aldi berean, nire lan egiteko modua aurkeztuko dizut, elkarrekin konfiantzan oinarritutako bide bati hasiera emateko eta edozein zalantza argitzeko.
Dei horren ostean, nahi izanez gero, zure eskuragarritasunaren arabera lehen kontsulta indibiduala hizartuko dugu, pixkanaka-pixkanaka zure beharretara egokituz bidea egiten joateko.
Tarifak
Lehenengo kontsulta DOAN
Bakarkako Terapia 55€
4 kontsultako bonoa 200€
Kontsulta bakoitza 50€