top of page

Niri buruz pixka bat...

Psikologiarekiko nire interesa pertsonak ulertzeko eta haien aldaketa-prozesuetan laguntzeko desiotik sortzen da. Nire ibilbide profesionalean zehar, gero eta argiago ikusi dut ongizate emozionalak duen garrantzia gure eguneroko bizitzan: nola bizi garen, nola harremantzen garen eta nola hartzen ditugun gure erabakiak.

Errespetuz egiten dut lan, zu zeu izanda, eroso sentitzeko espazio bat sortuz. Niretzat funtsezkoa da zuretzako terapia leku segurua izatea, non askatasunez adierazi ahal izango zaren eta zure erritmoan aurrera egin ahal izango duzun.​

Psikologiako Gradua ikasi nuen, eta ondoren Osasun Psikologia Orokorreko Masterra egin nuen, osasun-psikologo gisa jarduteko gaitasuna ematen didana. Etengabeko prestakuntzan nabil beti, kalitatezko eta pertsona bakoitzera egokitutako arreta eskaintzeko helburuarekin. Nire ibilbidean zehar hainbat formakuntza egin ditut, besteak beste, hezkuntza interkulturala, aniztasuna eta bizikidetzaren inguruan, genero-indarkeriaren biktimentzako esku-hartze psikosozialaren inguruan, hezkuntza afektibo-sexualeko bitartekaritza bezala jarduteko, krisi eta larrialdietako esku-hartzerako, besteak beste. ​

Gaur egun, traumaren inguruan Master bat egiten nabil, garrantzi berezia ematen diot arlo horri, zailtasun emozional askoren jatorria iraganeko esperientzietan oinarrituta daudelako eta modu egokian ulertu eta landu beharrekoak direlako.

IMG_8837.JPG

Nirekin prozesua nola izango litzatekeen galdetzen ari zara?

​​

      Konfiantza eta lotura
Hasieratik, zurekin harreman hurbila eta segurua eraikitzea da nire helburua, entzuna eta ulertua senti zaitezen.

      Zure historia ezagutzea
Pixkanaka-pixkanaka zure bizipenetan sakonduko dugu, zure beharretara egokitutako laguntza eskaintzeko.

      Helburuak adostea
Lehenengo saioetan elkarrekin helburu nagusiak zehaztuko ditugu, zure erritmora eta momentura egokituta.

      Baliabide pertsonalizatuak
Helburu horiek lantzeko tresna eta estrategia egokiak erabiliko ditugu, zure egunerokoan praktikan aplikatzeko.

      Amaiera eta jarraipena
Helburuak betetzean prozesua amaituko dugu, baina ez arduratu, aldi bateko jarraipen pertsonalizatua eskainiko dizut bai zure eboluzioa eta bai zelan sentitzen zaren ikusteko.

Hitz egingo al dugu?

Email-a

Sare Soziala

  • Instagram

Eskerrik asko zure mezuagatik!

bottom of page