top of page
Online Terapia

Batzutan, behar duzun gauza bakarra lasaitasunez irekitzeko leku bat da. Nik espazio hori eskeintzen dizut, gertuko arreta, epaiketarik gabe. Online terapiaren bidez, zure burua zaintzea eta hobeto sentitzea posible da, non zauden axola gabe.

c6002c8a-f119-41ec-bf66-9b6c49b92cc4 4.jpg

Kaixo! Janire Ugalde naiz, Osasun Psikologoa, BI-06227 zenbakiarekin. Gaur egun zorionez, psikologia pertsonon egunerokoan modu naturalagoan dagoela uste dut. Hori dela eta, online terapian egiten dut lan, laguntza eskuragarria, malgua eta guztiz gizatiarra izanik. 

Terapia ulertzeko dudan modua funtsezko zerbaitetan oinarritzen da: pertsona bakoitzak bere prozesua du, bere historia eta bere erritmoa. Ez dago formula bakarrik. Nire lana espazio seguru bat sortzea da, non askatasunez adierazteko, gertatzen zaizuna ulertzeko eta zuretzat zentzua 

izango duten aldaketak eraikitzen hasiko zaren. 

Badakit terapiarako urratsa ematea ez dela beti erraza, eta online formatuak 

noabaiteko ziurgabetasuna sor dezakeela. Horregatik, arreta berezia jartzen dut lehen unetik lagunduta senti zaitezen, ingurune eroso, konfidentzial eta eraginkorra sortuz.

Gelditzeko, entzuteko eta aurrera egiteko gunea da hau. Ongizate emozionalerako bidean ulertua eta lagundua senti zaitezen pentsatutako lekua.

ANTSIETATEA

DEPRESIOA

DOLUAK

EMOZIOEN KUDEKATEA

AUTOESTIMU BAXUA

FAMILIA ARAZOAK

Profesional bakoitzak bere modura egiten du lan, eta horregatik garrantzitsua iruditzen zait nik nola burutzen dudan  azaltzea.

Nire lana ikuspegi integratzailetik garatzen dut, beti etika profesionala errespetatuz. Aliantza terapeutikoa lehenesten dut, inplikazio eta konpromiso osoarekin, etengabeko formakuntzaren bidez zure beharrei ahalik eta erantzun onena emateko.

“Urrats txiki bat zure ongizatea handitzeko hasiera izan daiteke.”

“Sentitu, entzun eta ulertu.”

Hitz egingo al dugu?

Email-a

Sare Soziala

  • Instagram

Eskerrik asko zure mezuagatik!

bottom of page